2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Udal igerilekuetako tarifak - 2017ko uda
Mendigorriko Udalak, 2016ko urriaren 21eko osoko bilkura arruntean, ondoko tarifak onetsi zituen udal igerilekuak 2017an erabiltzeko:
TARIFA ERROLDATUAK | BANAKAKOAK | ABONAMENDUAK |
EGUNEKOA | ZORIONEKO ORDUA | 8 BAINUALDI | 15 BAINUALDI | 25 BAINUALDI | DENBORALDIA |
0tik 5era | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
6tik 16ra | 3 | 1 | 15 | 21 | 30 | 42 |
16tik goiti | 5 | 1 | 25 | 35 | 50 | 70 |
TARIFA ERROLDATU GABEAK | BANAKAKOAK | ABONAMENDUAK |
EGUNEKOA | ZORIONEKO ORDUA | 8 BAINUALDI | 15 BAINUALDI | 25 BAINUALDI | DENBORALDIA |
0tik 5era | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
6tik 16ra | 3,5 | 2 | 20 | 25 | 36 | 55 |
16tik goiti | 6 | 2 | 30 | 42 | 60 | 84 |
–%25 merkeagoa izanen dute ondoko talde hauetariko batekoak direla behar diren agiriak erakutsita frogatzen duten lagunak: langabeak; familia ugariak; %33ko edo handiagoko elbarritasun aitortua dutenak; familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSaren azpikoak dituen familia unitateko kideak. Beherapenak izanen dira abonamendu mota guztietarako nahiz eguneko banakako sarreretarako, bai erroldatuentzat bai erroldatu gabeentzat. Beherapenak ez dira metatzen ahal ezta zorioneko orduaren tarifari aplikatzen ahal ere.
–Zorioneko orduaren tarifa banakako sarrerei aplikatuko zaie, 19:00etatik aitzina. Eguneko sarrera bat erosteak edo 15 edo 25 bainuko abonamenduari dagokion kredituaren kontsumoak aukera emanen die erabiltzaileei igerilekuen esparruan egun berean nahi dituzten sarrera-irteera guztiak egiteko.
–Abonamendu eta eguneko sarreretarako, erreferentziatzat hartuko den adina izanen da eskatzaileak duena erosketaren unean. Abonamendua egiteko beharrezkoa izanen da igerilekuetan karnet tamainako argazki bat uztea edo txartelarekin batera NANa aurkeztea.
–2012an jaiotako haurrek ez dute ordainduko.
–25 haur arteko taldeei %25eko deskontua egingo zaie.
–25 haur baino gehiagoko taldeei %35eko deskontua egingo zaie.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2016ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 3an argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratu zenetik aitzina. Alegaziorik ez zen aurkeztu eta erabakia behin betikoa bilakatu zen. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko ediktuen oholean ematen da argitara.
Mendigorrian, 2016ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1614795