2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
2017. urterako Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2016ko abenduaren 23an eginiko Osoko Bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:
1. Hasiera batean onestea Lesakako Udaleko 2017. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere. Gastuak eta diru-sarrerak 2.594.740,00 euroko kopuruan orekatuta daude. Andra Mari Zahar-Etxea Erakunde Autonomoarenak, berriz, 729.000,00 euroko kopuruan orekatuta daude.
2. Espedientea udal-idazkaritzan ikusgai edukitzea, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarri eta gero, herritarrek edota interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Lesakan, 2017ko ilbeltzaren 3an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1700091