2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Xehetasun azterlana, 3. poligonoko 187 lurzatikoa,
hasiera batez onetsia
Leitzako alkateak ilbeltzaren 2ko 4/2017 ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 187 lurzatiari dagokion lerrokadurei buruzko xehetasun azterlana, bertan igogailua eraikitzeko Jose Miguel Rodriguez Ezpeleta arkitektoak egindako dokumentuaren arabera, espedientean zehazten diren aldaketak txertatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Leitzan, 2017ko ilbeltzaren 2an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1700061