2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2017ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena
Elizagorriko Udalak, 2016ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017rako karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik 2016ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 14an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: bilketarako indizea: 1,2 maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi zituen JEZaren tarifetan aipatzen diren kuotei aplikatu beharrekoa.
Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: balioaren igoera zehazteko ehunekoa: %2,2 aldi guztietan. Kuota zehazteko zerga-tasa: %16.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten, erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.
Elizagorrian, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1614867