7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2017ko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, Itzagaondoko Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du:

1. 2017ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak onestea. Orobat erabaki du azken horiek ezartzen dituzten ordenantza fiskal eta orokorrak onestea, aitzineko ekitaldian igorri ziren ehuneko eta zenbatekoak aldatu gabe.

Halaber, erabaki da erabaki hau hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2017ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262-2. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Itzagaondoan, 2016ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1614939