2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
2017ko zerga-tasak
Fiteroko Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi ditu 2017ko ekitaldirako zerga-tasak. Hona hemen:
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3.
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,50.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: %1,4.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.
Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %18,5 , epe bakoitzerako gehieneko portzentajeen gainean.
Fiteron, 2016ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1614854