7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

2017ko zerga-tasak

Etaiuko Udalak, 2016ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onestea 2017ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30eko tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa %0,80ko tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.

Etaiun, 2016ko abenduaren 7an.–Alkatea, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1614912