7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Administrari-ofizialaren izendapena

Alkatetzaren 2016ko abenduaren 28ko 89. ebazpenaren bidez, eta Allin Ibarreko Udalerako %60ko lanaldiko administrari-ofiziala hautatzeko proben epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat, Belén Albéniz Landa administrari-ofizial izendatzen da, Allin Ibarreko Udalerako Udalerako, hura baita, gainditu dutenen artean, puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaia.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabetez, erabaki honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Allinen, 2016ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1614894