7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

1. poligonoko 355. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2016ko abenduaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 355. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Javier Iturgaiz Samaniegok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Ziraukin, 2016ko abenduaren 27an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1614838