2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
San Francisco de Asis Udal Patronatuko Batzarraren erabakia
San Francisco de Asis Udal Patronatuko Batzordeak, 2015eko azaroaren 20an, ondoan datorren erabakia hartu zuen; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Lege hori garatzen duen Erregelamendua onesten duena.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 20. artikuluan xedatua betetzeko, honako hau erabaki du:
Lehenbizikoa.–Fitxategi hau sortzea, identifikazio eta ezaugarri hauekin:
"IRADOKIZUNAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK" FITXATEGIA
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Patronatuan jasorik iradokizunak, kexak eta erreklamazioak artatu eta kudeatzea.
–Talde ukituak: iradokizun, kexa eta erreklamazioen egileak.
–Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanak inprimakien bidez.
–Datuen komunikazioa: ez da eginen.
–Organo arduraduna: San Francisco de Asís Udal Patronatua.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: San Francisco de Asís Udal Patronatua.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
–Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:
Identifikazio datuak
Izen-deiturak.
Helbidea.
NAN/IFZ.
Telefonoa.
Sinadura.
–Tratamendurako erabilitako sistema eskuzkoa da.
Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eta xedatzea aipatu diren fitxategien aldaketa eta haren jakinarazpena Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroari.
Cintruenigon, 2015eko azaroaren 20an.–San Francisco de Asis Udal Patronatuko burua, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1614793