2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
2017ko tasa eta tarifen onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.
Ordenantzetako aldaketen hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egonen da, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza eta arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira eta osorik emanen dira argitara haien testu osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zarrakaztelun, 2016ko abenduaren 27an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.
Iragarkiaren kodea: L1614898