2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
La Caja Kultur Etxearen Erregelamendua. Hasierako onespena
Carcarko Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen La Caja Kultur Etxearen funtzionamenduaren eta erabileraren erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako Erregelamendu Organikoa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Carcarren, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L1614946