2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Obra lizentziak tramitatzeko, hirigintzako txostenak egiteko, jarduera sailkatuetan aritzeko eta haiek irekitzeko eta ingurumeneko txostenak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea “Atezko udal mugapean obra lizentziak tramitatzeko, hirigintzako txostenak egiteko, jarduera sailkatuetan aritzeko eta haiek irekitzeko eta ingurumeneko txostenak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza”.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eritze Atetzen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.
Iragarkiaren kodea: L1614981