4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 650/2016 prozedura arrunta
Rosa María Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 650/2016 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.
Eta Juan Javier Recarte Recarte jaunaren jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta adiskidetze-ekitaldira eta judiziora ager dadin 2017ko urtarrilaren 17an, 09:30ean, 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4-1. solairua).
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2016ko abenduaren 28an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1614953