2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Erabakiaren deuseztapena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2016ko abenduaren 21eko bilkuran, Batzordeko buruaren kalitateko botoarekin erabaki zuen Burgiren proposamena baiestea eta 2016ko azaroaren 24ko erabakia deuseztatzea; hortaz, indarrik gabe gelditu da eta deuseztatu egin da 2016ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko aldaketa, Udalen transferentzien bidez 35.964,00 euroko kontu-sail berria sortzeko, gastu orokorretarako diru-zaintzako gerakinen kontura finantzaturik. Aldaketa hura 2016ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Erronkarin, 2016ko abenduaren 29an.–Batzordeko burua, Aitor Garmendia Eizagirre.
Iragarkiaren kodea: L1614950