2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Udal Plan Orokorra eta ingurumen ondorioen azterlana.
Hasierako onespena
Adiosko Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Adiosko Udal Plan Orokorra eta haren ingurumen ondorioen azterlana.
Administrazio espedientea jendaurrean egonen da hiru hilabeteko epean, honako arau hauek betetzeko: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea eta Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea.
Adierazitako epean, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta han aztertu ahalko da jendea hartzeko ordutegian eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen diren alegazioak, oharrak eta iradokizunak aurkeztu.
Halaber, aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eten egin dela lurzatiketak, eraikuntzak eta eraispenak egiteko lizentziak ematea, hasiera batean onetsitako planeamenduko determinazioek ukitutako eremuetan, espedientean dagoen onespen erabakian zehaztu diren haietan.
Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Adiosen, 2016ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1614836