7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzaren zuzendari nagusiak emana, hurbiltasun linealaren irizpidea, balorazioa, aplikatu beharreko gehieneko distantzia eta zein udalerritan aplikatu behar den ezartzen dituena eta Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide ereduak onesten dituena, 2017-2018 ikasturterako.

8/2015 Foru Aginduaren, hau da, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten dituen Aginduaren (141/2016 Foru Aginduak abenduaren 29koa aldatua) 2. oinarriaren 7. zenbakian eta 3. oinarriaren 3. zenbakian ezartzen den eran, zehaztu egin behar dira, batetik, hurbiltasun linealaren irizpidea, zein udalerritan aplikatuko den eta irizpide hori erabiltzeko gehienezkotzat joko den distantzia, baita zein irakaskuntza eta irakaskuntza-mailatan izango den kontuan ere. Eta, bestetik, zehaztu egin behar dira prozesua zehaztuko duten datak eta jarraibideak ikasturte bakoitzerako.

Hori guztia eskolatze-arloan eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak urtero emango duen ebazpen batean ezarriko da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2017/2018 ikasturtean, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeetan aplikatzea gehieneko distantzia linealaren irizpidea udalerri hauetan: Iruñea, Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Egues, Ezkabarte, Galar, Huarte, Noain (Elortzibar), Oltza zendea, Orkoien, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

2. Hurbiltasun linealaren irizpidea erabiltzeko 1.500 metro ezartzea gehieneko distantzia lineal gisa; horretarako, bizileku eskatzailearen UTM koordenatuen eta lehenik eskatutako ikastetxearen UTM koordenatuen artean dagoen distantzia kalkulatuko da, EDUCA eskola-kudeaketarako sistemak (Nafarroako Lurralde Informazio Sisteman oinarritua) duen geolokalizazio-tresnaren bidez, 2017/2018 ikasturterako.

3. Hurbiltasun linealaren irizpidea 0,5 punturekin baloratzea.

4. Irizpide hau aplikatzean kontuan izango da martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua aldatu zuen hartan, xedatutakoa eta ondorengo legegintza-garapena.

5. Ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedurarako jarraibideak, egutegia eta eskabide ereduak onestea, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten; ebazpen honen I, II eta III A eta III B eranskinetan jaso dira.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzura eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLORAKO ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO JARRAIBIDEAK

IKASPOSTUA ESKATZEA

1. Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diote eskatzaileari, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

2. Aurreinskripzioa egiteko eskabidearekin batera, erroldatze ziurtagiria edo bolantea aurkeztu behar da. Bertan, gutxienez ere, ikaslearen izena eta aitaren eta/edo amaren edo legezko tutorearen izena agertuko dira eta helbide horretan bizi behar dira dagokion puntuazioa lortzeko.

3. Ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte eskabide guztiak aurreinskripzioa egiteko epean, puntu guztiak beteta dituztela.

4. Nahitaez igorri eta jakinarazi behar da matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez

ESKABIDEAK AURKEZTEA ETA BANATZE ETA DIBORTZIO EGOERAK

Eskabide baliozkotzat eta eraginkortzat joko da kasu hauetakoren batean dagoena:

–Bi gurasoek sinatu dute.

–Gurasoetako batek bakarrik sinatu du, baina Zin eginez aitortzen dut gurasoak/tutoreak ados gaudela eskabide honekin laukitxoa markatu du.

–Gurasoetako batek bakarrik sinatu du, baina Aitortzen dut gurasoak/tutoreak banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela eta ebazpen judiziala edo indarreko agiria ematen dut, non ondorioztatzen den soilik niri dagokidala erabakitzea semea/alaba zein ikastetxetan eskolatu laukitxoa markatu du, aipatutako agiriak eman ditu eta agiri horietatik erabakia soilik berari dagokiola ondorioztatzen da. Agiri horietatik ez bada ondorioztatzen erabakia soilik berari dagokiola, eskabidea tramitatuko da banatze, dibortzio edo desadostasun egoeretan ikastetxeek nola jardun behar duten arautzen duten jarraibideetan eskolatzeari buruzko zatian (1. atala) ezarritako irizpideen arabera ulertu badaiteke bi gurasoek onartzen dutela, eta egoera hori emandako agiriekin egiaztatu bada.

–Beste edozein kasutan, eskatzaileari eskabidea osatzeko eskatu beharko zaio, ematen zaion epean ez badu egiten, eskabidea baliogabetuko dela ohartaraziz.

D ereduan matrikulatzea eremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetan

Eremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetan D eredua eskatu nahi dutenek bi eskaera bete eta entregatu beharko dituzte: D ereduari dagokiona hautatutako ikastetxe publikoan entregatu beharko da eta bigarrena dagokion ikastetxean entregatu beharko da aukera hauen arabera: D eredua itunpeko ikastetxean, gaztelaniako eredua ikastetxe publikoan edo gaztelaniako eredua itunpeko ikastetxean. Bi eskaerei baremoa ezarriko zaie eta, hala, D eredu publikoan plaza esleituz gero derrigorrean bete beharko da eta, ondorioz, bigarren eskaera automatikoki baliogabetuko da.

D eredu publikoan plaza esleitzen ez bada, bigarren eskaera balioduna izango litzateke.

JAIEGUNAK

1 Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. «Bukaera egun»en bat jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

IRIZPIDEA

OSAGARRIA

(Hurbiltasun lineala)

1. 8/2015 Foru Arauak 8. zenbakiko 2. oinarrian ezartzen duen eran 141/2016 Foru Araua, abenduaren 29koa, aldatu zuen arau hori, ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak 0,5 puntu emango dizkio lehenik aukeratutako ikastetxetik ebazpenean hurbiltasun lineal gisa ezarritako distantzia berdinera edo distantzia horren azpitik dagoen bizilekua duen eskatzaileari, kontuan izanda eskatzailearen bizilekuaren hurbiltasunak 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen gertatu behar duela.

IKASLEAK ONARTZEKO BAREMOA

1. Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Baremoaren ondorioetarako, bakarrik onartuko dira dokumentuekin egiaztatu ahal diren irizpideak.

3. 2015. urteko lanbidearteko gutxieneko soldata urtean 9.080,40 eurokoa da. Errenta aitorpena aurkeztuz gero, baliozkotze mekanikoaren kodea daraman ale bat izan beharko du. Per capita errenta kalkulatzeko, ondoan heldu diren jarribideak hartuko dira kontuan, dagokion idatz-zatian. Per capita errenta kalkulaturik, EDUCA aplikazioaren dagokion laukitxoan sartuko da balio hori.

4. Errenta tarteak eta EDUCAk bakoitzari emandako puntuazioa ondoko hau da:

–Lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia edo hori baino txikiagoa bada per capita errenta (4.540,20 euro): 1,5 puntu.

–Per capita errenta, lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino handiagoa, eta lanbidearteko gutxieneko soldataren hiru laurden (6.810,30 euro) edo txikiagoa bada: 1,0 puntu.

–Per capita errenta, lanbide arteko gutxieneko soldataren hiru laurden baino handiagoa, eta lanbidearteko gutxieneko soldata (9.080,40 euro) edo txikiagoa bada: 0,5 puntu.

–Lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa bada per capita errenta: 0 puntu.

5. Minusbaliotasun maila, %33koa edo handiagoa, dokumentu hauetako baten bidez frogatuko da:

a) Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena, ziurtagiria edo txartela. (Gaur egun, Nafarroan, Gizarte Politiketako Departamentua da organo eskuduna).

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS) ebazpena, ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

c) Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako ezgaitasunagatik erretiro pentsioa esleitzen duena.

6. Legez familia ugaria izatea horretarako ezarritako titulu ofizialaren bidez egiaztatuko da.

7. Eskaerak hartzeko epea bukaturik, ez da baremoan eragin dezakeen dokumentazio gehiago onartuko.

8. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak EDUCAtik ateratako eredua erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxeko toki ageri batean erakutsiko dira.

9. Zerrendak argitaratu aurretik, ikastetxeek onarpena EDUCAren bidez jakinarazi beharko dute.

PER CAPITA ERRENTAREN KALKULUA, IKASLEAK ONARTZEKO BAREMORAKO

1. Ondorio horietarako, familia unitatearen errentatzat hartuko d(ir)a Likidazio Oinarri Osoa(k) (NFKko errenta aitorpenaren 525. laukitxoa).

2. Ondorio horietarako, familia unitatetzat hartuko da aitorpenaren lehen orrialdean ageri den familia kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarri bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak).

3. Ondorio horietarako, familia unitatearen per capita errenta kalkulatuko da likidazio oinarri osoa (idatz-zati honetako 1. puntua) zati familia kideen kopurua eginik (idatz-zati honetako 2. puntua).

GIZARTE ETA KULTURA EGOERA AHULEAN DAUDEN IKASLEENTZAKO ERRESERBA

1. Erreserbatutako ikaspostu horiek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da herriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostena aurkeztea.

BESTE ERRESERBA BATZUK

1. Ikasleak beste ikastetxe batera joan daitezke atzerriko hizkuntza bat ikastera. Hori errazteko, ikastetxeek matrikulatuta utziko dituzte ikasle horiek haien plazetan, gehienez ere ikasturte batez. Epe hori igarota, eta ikaslea ikastetxera itzuli ez bada, zegokion ikaspostua galduko du.

2. Behin matrikulatuta egonda, aurreko puntuan aipatutako ikasleak ikastetxeari eman beharko dio horren berri, eta esan zer herrialde eta herritan dagoen ikastetxea eta zein izen duen.

JENDAURREKO ZOZKETA

1. Jendaurreko zozketa egin behar duten ikastetxeek hura zein egun, ordu eta tokitan eginen den garaiz adieraziko diote Eskolatze Bulegoari. Zozketa gutxienez ere ikastetxeko zuzendariaren/titularraren aurrean eginen da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua bertan dela.

2. Jendaurreko zozketa egiteko prozedura:

a) Zozketan parte hartuko dutenekin zerrenda bat prestatuko da eta haietako bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, batetik (1) hasi eta N arte (N parte-hartzaile kopurua da). Zerrenda zenbakidun hori zozketa hasi aurretik jarriko da jendaurrean.

b) Gutun-azal edo poltsa zabal eta opaku batean sartuko dira paper edo bola zenbakituak, hasi batetik (1) eta N arte (zozketatu beharreko eskabide kopuruak aginduko du).

c) Jarraian, bakoitzean paper edo bola bat aterako da.

d) Ateratako paperaren edo bolaren zenbakiak esanen du zerrendako zein pertsonak lortu duen ikaspostu hutsa.

e) Urte berean jaiotako anai-arreben eskaeren kasuan, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 4ko 8/2015 Foru Aginduaren 2. oinarriko 10. idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

f) Ikaspostu huts guztiak esleitu ondoren, prozedura berarekin segituko da itxaron zerrenda prestatzeko, zozketako parte-hartzaileen zerrenda agortu arte.

g) Zerrenda hau erabiliko da esleitutako ikaspostuei uko egiten bazaie.

h) Aurreko prozedura osoaren akta idatzi, eta hartan erregistratuko da zozketaren emaitza.

i) Zozketa bukatuta, haren emaitzaren arabera eratuko da onartu direnen zerrenda.

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDARI EGINDAKO ERREKLAMAZIOAK

1. Zer ikastetxetan egin den aurreinskripzioa, hango zuzendariari/titularrari zuzenduko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeko azken eguneko 14:00ak baino lehen.

AGIRIAK

1. Ikasle berriek ikastetxe batean matrikula egiteko honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bai epe arruntean eta berezian, bai ikasturtea hasita sartzen direnean:

a) Familia liburuaren edo jaiotza agiriaren fotokopia eta, ikastetxeak erka ditzan, jatorrizko agiriak.

b) Txerto txartela edo zein txerto dosi hartu dituen edo zein osasun azterketa egin zaion adierazten duen beste agiri mediko bat.

c) Osasun txartelaren fotokopia.

d) Egindako osasun-azterketen txostenak, ikasleak minusbaliorik, eritasunik edo beste osasun-arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa (txosten audiometrikoak, otorrinolaringologikoak, oftalmologikoak eta abar).

e) Erroldaren ziurtagiria edo bolantea aurreinskripzioaren orriarekin batera aurkeztuko da ikastetxean, horretarako ezarritako epeetan.

2. Eskabide eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentu guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira familia liburuan agertzen direnekin.

EPE BEREZIA

1. Herrialdez edo bizilekuz aldatu direlako epe arruntean eskabidea egin ez zuten ikasleek soilik izanen dute aukera eskabidea epe berezian aurkezteko. Ondorio horietarako bizileku-aldaketa egiaztatutzat joko da posta-kodea aldatzen bada.

2. Bizilekuz aldatu dela egiaztatzeko erroldatze agiri edo bolantea aurkeztu beharko da, eta bertan egiaztatu beharko da epe arrunta amaitu ondorengo datarekin eman duela alta bizileku berrian.

EPEZ KANPO ESKOLATZEA

1. Ikaspostua eskatzen ahalko duten ikasle bakarrak izanen dira epe bereziaren ondotik bizilekuz aldatu direlako ikastetxe berria behar dutela justifikatzen dutenak. Ondorio horietarako bizileku-aldaketa egiaztatutzat joko da posta-kodea aldatzen bada. Egoera horren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

2. Ikastetxe guztiek eman eta jasoko dituzte eskabideak, ikaspostu hutsak izan edo ez, eta tramitatu eginen dituzte behar diren oharrekin, Hezkuntza Departamentuari ikasle horiek eskolatzen laguntzearren.

KOMUNIKAZIO BIDEAK

–Posta elektronikoa: preinscripcion@educacion.navarra.es; aurreinskripzioa@educacion.navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei informazioa eta aholkua ematea: 848 42 66 17

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 42 65 57

Faxa: 848 426987

II. ERANSKINA

2017-2018 Ikasturtea. Haur eta lehen hezkuntzako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

PROZESUA

HASIERA DATA

AMAIERA DATA

EPE ARRUNTA

Ikastetxean inskribatzeko epea

Otsailak 13

Otsailak 17

14:00ak arte

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Otsailak 21

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea. Onartutako ikasleen jatorrizko ikastetxeei jakitera ematea. (Educa)

noiz arte

Otsailak 27

Onartuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak ikastetxean

Otsailak 28

Martxoak 7

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrendari egindako erreklamazioen ebazpena, ikastetxearen aldetik.

Martxoaren 9an

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea

Martxoaren 10ean

VII. eranskina (Aurreikusitako matrikulako datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Martxoaren 10ean

Onartuak izan ez diren ikasleak: Departamentuak ikasleei ikaspostuak esleitzea

Martxoak 13

Martxoak 22

4. hautuko ikasleak: Departamentuak ikasleei ikaspostuak esleitzea

Martxoak 23

Apirilak 5

Bigarren Hezkuntzako ikastetxera berari atxikitako ikasleen zerrenda igortzea

Martxoak 27

Martxoak 28

Ikasleen matrikula

Ekainak 22

Ekainak 28

14:00ak arte

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Ekainaren 29ra arte

EPE BEREZIA

Ikastetxean inskribatzeko epea

Irailak 1

Irailak 4

14:00ak arte

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko.

Irailak 4

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea. Onartutako ikasleen jatorrizko ikastetxeei jakitera ematea. (Educa)

Irailak 4

Erreklamazioak, onartuen behin-behineko zerrendari

Irailak 5

Irailak 6

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrendari egindako erreklamazioen ebazpena, ikastetxearen aldetik.

Irailak 6

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea

Irailak 6

Ikasleen matrikula

Irailak 7

Irailak 8

14:00ak arte

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Irailak 8

Onartuak izan ez diren ikasleak: Departamentuak ikasleei ikaspostuak esleitzea

Irailaren 2a

A III. ERANSKINA

Haur eta lehen hezkuntzan izena emateko eskabidea. 2017-2018 ikasturtea (PDF).

B III. ERANSKINA

Zonalde ez euskaldunean dauden ikastetxe publikoetan D eredurako eskabide orria. Haur hezkuntza 2017-2018 ikasturtea (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1700004