1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 16ko 1E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, “Artea eta Kultura 2017” programako kultur jarduerak egiteko.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 331996.
Xedea:
Deialdi honen xedea Nafarroako toki entitateetan arte eta kultur jarduerak sustatzeko laguntzak arautzea da. Jarduera horiek oinarrietako 1.2 puntuan deskribatutako arloetakoak izan beharko dira, eta 2016ko azaroaren 8tik 2017ko azaroaren 7a bitartean eginen dira, biak barne.
Deialdi honen ondorioetarako, arte eta kultur jarduerak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuak egin ohi dituen jarduerekin lotutako ikuskizun eta erakusketak dira, sektore hauetan: musika, lirika, antzerkia, dantza, zinema eta ikus-entzunezkoak eta jarduerak gauzatzeko eta hedatzeko gastuak.
Hartzaileak:
1.000 eta 40.000 biztanle arteko populazioa duten toki entitateak.
1.000 biztanletik behera dituzten toki entitateak, kultur jarduerak beste toki entitate batzuekin batera aurkezten dituztenak, denen artean 1.000 biztanletik gora izanik. Toki entitate batek antolatzaile gisa agertu beharko du, eta gainerakoek parte-hartzaile gisa. Laguntzaren eskabidean, toki entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak adierazi beharko ditu, baita haietako bakoitzagatik aplikatuko duen diru-laguntzaren zenbatekoa ere.
Toki entitateek zein erakunde edo entitaterekin kudeatzen dituzten zuzenean beren kultur jarduerak, haiexek ere onuradunak izaten ahalko dira.
Ezaugarriak:
2017an, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 509.000,00 eurokoa izanen da guztira.
IV. eranskinarekin bat, diru-laguntzaren gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, entitateko biztanle kopuruaren araberakoa (2016ko urtarrilaren 1ean Nafarroako udalerriek zuten populazioaren datu ofizialak, Nafarroako Estatistika Institutuak emandakoak).
Laguntzak, gehienez, onartutako aurrekontuaren %40koak izanen dira.
Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1704045