67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 14ko 101/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onesten da bi prestakuntza bekatarako deialdia, unibertsitateko tituludunentzat, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuan aritzeko (Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 340560, eta baita ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Xedea:

Bi prestakuntza beka ematea, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuan aritzeko: bat Soziologian graduatutako edo lizentziatutako pertsonentzat eta bestea Matematikan, Estatistikan, Informatikan edo horien baliokideetan lizentziatutako edo graduatutako pertsonentzat.

Hartzaileak:

Pertsona fisikoak, beka bakoitzerako berariaz eskatutako unibertsitateko titulu ofiziala izan eta Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 14ko 101/2017 Foru Aginduko 7. oinarrian jasotako beharkizun guztiak betetzen dituztenak.

Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 14ko 101/2017 Foru Aginduan jaso dira, eta hura ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aurkezteko epea:

15 egun naturalekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 14ko 101/2017 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1703969