67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat” diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak txostena egin du, eta bertan proposatu du “Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat 2017an” izeneko deialdia eta deialdi horren oinarri arautzaileak onestea, 40.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Bestetik, kontuan hartu behar da aipatu gastua baimentzeko, bai helburua bai baldintzak betetzen direla, baita legez ezarritako betebeharrak ere, eta espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna duela.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. “Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat” diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20000-A2010-4709-334100: Ediziorako laguntzak enpresa pribatuentzat

2017

40.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

OINARRI ARAUTZAILEAK

Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat 2017an

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiak hauxe du helburu: diru-laguntzak ematea argitaletxe eta profesionalei liburuak argitaratzeko, bai ohiko euskarrian (papera) bai euskarri elektronikoan, betiere edukiak jatorrizkoak eta argitaragabeak badira. Aurkezturiko liburuek genero hauetakoren batekoak izan beharko dute: eleberria, ipuinak, poesia, antzerkia, haur eta gazte literatura, komikia, saiakera eta giza zientziak.

1.2. Deialdiaren helburua Nafarroan literaturaren eta kulturaren gaineko lanen edizioa eta kalitatezko eskaintza anitza, egileen literatur jarduna eta lana bultzatzen dituena, sustatzea da. Irakurketari, liburuari eta liburutegiei buruzko ekainaren 22ko 10/2007 Legearen atarikoak adierazten duenez, irakurketa garapen pertsonal eta sozialerako oinarrizko tresna da: “Liburua giza pentsamenduaren, zientziaren eta sormen literarioaren plasmazioa biltzen duen euskarri fisikoa da, giza espeziearentzat hain garrantzitsua eta bakarra den egintza posible eginez: irakurketa, alegia”. Honek “pertsonen beharrezko ahalmen kritikoa aberasten eta garatzen du”.

1.3. Nafarroako Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialetan argitaratutako obrak onartuko dira.

1.4. Obrek 2017ko urtarrilaren 2tik azaroaren 25era argitaraturik egon beharko dute, bi data horiek barne.

1.5. Deialdi honen ondorioetarako, ez da kultur edo arte arloko argitalpentzat hartuko:

–Edozein entitate publikok eta beren erakunde autonomoek enkargatutako argitalpenak.

–Testu-liburuak, bidaietarako gidak, sukaldaritza liburuak, entziklopediak, hiztegiak, bibliofilo liburuak, argitalpen mugatua eta zenbakitua duten lanak, salgarri ez diren obrak, agendak, dietarioak eta antzekoak, edo aldizkako argitalpenak.

–Argitaratutako obren berrinprimatzeak eta berrargitaratzeak.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak argitalpen enpresek jasotzen ahalko dituzte, alegia, baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza arloko entitate pribatuek edo pertsona fisikoek:

a) Profesionalak:

–863 JEZean alta emanda egotea, idazle gisa.

2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroan erroldaturik egotea. Inguruabar hori erroldatze-agiriaren bidez frogatu beharko da eta laguntzak irauten duen bitartean eutsi beharko zaio.

b) Argitaletxeak:

–2016ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratuta izatea.

–Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

–Sozietate-helburuaren barnean liburuen edizioa izatea.

2.2. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 3. artikuluko 13. eta 2. idatz-zatietan aipatutako kasuetakoren batean dauden elkarte edo entitateei.

3. Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Deialdiaren zenbatekoa 40.000 eurokoa izanen da.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, baina diru-laguntzan sartzen ez diren gastuei dagozkien diru kopuruak kenduta, deialdi honen 5. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Argitaletxe edo profesional batek jaso dezakeen laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da 8.000 eurotik gorakoa izanen.

3.4. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, puntuazioaren ordenan hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

4. Eskaeren aurkezpena eta dokumentazioa.

4.1. Argitaletxe edo profesional bakoitzak egokitzat jotzen dituen liburu guztiak aurkezten ahalko ditu, betiere deialdi honen 1. oinarria betetzen badute.

4.2. Eskaerak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere. Eskaerak erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko, sinadura elektronikoa beharko da.

Postetxean aurkezten diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehen orrialdearen idazpuruan bulegoaren izena, harrera data eta tokia agerrarazteko. Argibide horiek eskaera aurkeztu dela frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dira.

4.3. Eskaerari erantsiko zaion dokumentazioa paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko da, aiseago tramitatu eta baloratu dadin, salbu eta aurkezpena Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egiten bada.

4.4. Eskabidearekin batera (I. eranskina), dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) II. eranskina, obraren datu eta kostuekin.

–Kostuak BEZik gabe adieraziko dira.

b) Oroitidazki bat (gehienez hiru orrialdekoa), ondoko hauekin:

–Edukiaren laburpena.

Zabalkunde planean proiektuaren sustapena, komunikazioa eta publizitatea egiteko jarduerak zehatz-mehatz jasoko dira.

–Egileen CV laburra.

c) Interesgarriak izan daitezkeen beste agiri osagarri batzuk, obraren kalitatea neurtzeko (aurkibidea, liburuaren orrialdeak, etab.)

d) Enpresak:

–Entitatearen eskriturak.

2016ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

Helbide soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen dokumentua.

e) Profesionalak:

–863 JEZean alta emanda egotea frogatzen duen agiria.

–2016ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta egotearen ziurtagiria.

4.5. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu beharko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

4.6. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.7. Diru-laguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari posta elektroniko bidez, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

4.8. Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Deialdi honen ondorioetarako, diru-laguntza jasotzen ahalko duten gastuak dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren ezaugarriekin bat datozenak eta diru-laguntzen oinarri arautzaileetan ezarritako epean egiten direnak.

Argitaletxeak edo profesionalak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

–Argitalpen produkzioari buruzko gastuak, argitalpenerako behar diren prozesu guztiak barne: azalaren eta barrenaren diseinua eta maketazioa, ilustrazioa, argazkilaritza eta irudien tratamendua (formatuen edo erresoluzioen aldaketa, digitalizazioa, ukituak eta garbiketa).

–Erreprodukzio eskubideak (SGAE, etab.).

–Itzulpena, idazketa, zuzenketa edo dokumentazio lanak.

–Argitalpenen inprimaketa. Kudeaketa argitalpen digitalaren plataformekin.

–CDa, DVDa edo multimedia grabatzea, proiektuaren azken produktu osoa edo horren zati bat bada.

–Gastu hauek argitaletxeko langileek edo kanpoko langileek egin ahalko dituzte.

Diru-laguntza jasotzen duten gastuen kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Gastu hauetarako ez da diru-laguntzarik emanen:

–Igorketa gastuak, biltegikoak, alokairukoak, ekipamendukoak, banaketakoak, sustapenekoak eta komunikaziokoak.

–Egile eskubideak.

–Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

–Balio erantsiaren gaineko zerga, entitateak berreskuratzen ahal duena.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak tramitatuko ditu eskaerak, norgehiagokako araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horren osatzaileen izenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Honako hauek osatuko dute:

a) Batzordeburua: Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria.

–Batzordeko kideak: Nafarroako Kulturaren Kontseiluko bi kide, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko burua, Argitalpen Bulegoko burua, eta argitalpen sektorean aditu bat.

–Idazkaria: Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko teknikari bat, hitzarekin baina botorik gabe.

6.3. Balorazio prozesua.

1. fasea. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak, eskatzailea deialdian onartu baino lehen, betebeharrei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, 4.7 puntuan zuzenketa egiteko adierazten dena eginen da.

2. fasea. Onartutako proiektuak jaso eta aztertuko dituzte ebaluazio batzordeko kideek, zeinek bere aldetik eta banaka-banaka.

3. fasea. Ebaluazio batzordeak puntuazioak bateratzeko bildu eta gero, azken puntuazioa proposatuko du.

Behin onartutako aurrekontuak ezarririk eta proiektu guztien bideragarritasuna segurtaturik, ebaluazio batzordeak zehaztuko du eskatutako gutxieneko puntuazioak gainditu dituzten proiektuei zer zenbateko dagokien, 3. oinarrian ezarritako mugak kontuan harturik.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

Azkenik, batzordeak irizpen loteslea emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

6.4. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

7. Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko, entitate eskatzaileak II. eranskinaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du.

Gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Eskaerek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte diru-laguntza jasotzeko; horietatik, gutxienez 35 “Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa” izeneko atalean lortu beharko dira.

Zehaztasunik gabe betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

7.1. Aurkeztutako eskaeren balorazioan, batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) Argitalpenaren kalitatea eta interesa, gehienez ere 70 puntu. Xehetasun hauek hartuko dira kontuan:

–Lanaren kalitatea, edukien antolamendua, maketazioa, enkoadernazioa, inprimaketa eta laneko ilustrazioak sartzea (30).

–Lanaren interesa: berrikuntza, originaltasuna eta sormena, aintzat harturik nori zuzentzen zaion (25).

–Egileen ibilbidea (10).

–Obran sartzea genero estereotipoak hausten eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dituzten edukiak (5).

b) Kultura aldetiko interesa, gehienez ere 20 puntu:

–Proiektua bat etortzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Argitalpen Planaren helburuekin: berdintasuna, aniztasuna eta parte-hartzea; euskararen presentzia; garaikidetasuna eta tradizioa: Vianako Printzea Erakundearen ezaugarrien edukiak (historia, artea, artearen historia, etnologia eta etnografia, arkeologia, ondarea, bibliografia, filologia, literaturaren historia), gaurkoagoak diren beste eremu batzuekin (soziologia, antropologia, zinema, antzerkia, musika, dantza, sormen industriak, museoak edo arte garaikidea) (10).

–Eta lotura izatea Nafarroako errealitate kultural, sozial eta linguistikoarekin, eta Nafarroako balio kultural, historiko, herriko eta tradizionalak ezagutarazteko balio duten lanak (10).

c) Argitaletxearen edo profesional eskatzailearen ibilbidea, gehienez 10 puntu:

–Azken bi urteetan argitaratutako lanak (5):

  • 20 liburutik gora: 5 puntu.
  • 15 eta 19 liburu artean: 3 puntu.
  • 5 eta 14 liburu artean: puntu bat.

–Azken bi urteetan berrargitaratutako lanak (5):

  • Berrargitaratutako liburu bakoitzeko, puntu bat.

7.2. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, emandako informazioari buruzko argibide gehiago eta eskatzailea agertzea eska ditzake.

8. Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere hiru hilabeteko epean.

Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Diru-laguntza hau emateko prozeduran egiten diren ebazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuz jakinaraziko dira (http://www.navarra.es/home_es/servicios). Gainera, eskatzaileak berak emandako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39 Iruña).

8.3. Laguntzaren esleipena jakinarazi ondotik, eskatzaileak nahitaez idatziz adierazi beharko du zenbatekoarekin ados dagoela, jakinarazpena jaso eta hamabost egun naturaleko epean. Gainera, hitz emanen du falta den dirua bere kontura ordainduko duela eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala mantenduko duela. Epea amaitutakoan, bere adostasuna idatziz adierazten ez badu, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

8.4. Berariazko ezespenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, noiznahi isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.5. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkezten ahalko dira (Arrieta kalea, 39, 31001 Iruña), baita Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

8.6. Deialdi honi buruko edozein kontsulta egiteko, interesdunek haren organo kudeatzailera jo dezakete, honako helbide elektronikoaren bidez: ipvpubli@navarra.es.

9. Diruz lagundutako proiektuen interes soziala, kulturaren mezenasgoaren ondorioetarako irabazi asmorik gabeko entitateentzat eta profesionalentzat.

9.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuek interes soziala dute foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere, onuradunak baldintza hauek betetzen baditu:

Pertsona fisikoa izatea, ondokoa beteta:

–Helbide fiskala Nafarroan izatea, jarduera artistikoak ohikotasunez garatzea eta aurre-aurreko zergaldian negozio zifraren zenbateko garbia 200.000 eurokoa baino handiagoa ez izatea.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeari jarraikiz, jarduera artistikotzat hartuko dira ondoko hauek:

–Bigarren sekzioan sartutakoak (jarduera profesionalak), 86. multzoa, 861. taldeak.

9.2. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte. Zehazki, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete behar dira, alegia, frogagiriak luzatzeari eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeari buruzkoak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

9.3. Halaber, beren proiektuak egin ahal izateko mezenasgo edo babesletza bidezko ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztu beharko dituzte azken memoria batean, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina ebaluatu.

10. Onuradunen betebeharrak.

10.1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, pertsona juridikoak diren onuradunek aurkeztu beharko dute diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena eta, zein den kasua, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez eta oinarri hauen III. eranskinean kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

10.2. Deialdi honen barrenean diruz laguntzen den argitalpen proiekturako soilik erabiltzea laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak betetzea.

10.3. Laguntzen diren proiektuak argitaratu beharko dira 2017ko urtarrilaren 2 eta azaroaren 25 bitartean, bi data horiek barne.

10.4. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

10.5. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta programa aldatzea ekartzen badu.

Diruz lagundutako proiektuan edozein aldaketa egiteko, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna beharko da, eta hark baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

10.6. Jasotako laguntzaren aipamena egitea, argitalpenean honako erreferentzia hau sartuz: «Lan honek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza bat izan du, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak egiten duen Argitalpenetarako Laguntzen deialdiaren bidez emana. / Esta obra ha contado con una subvención del Gobierno de Navarra concedida a través de la convocatoria de Ayudas a la Edición del Departamento de Cultura, Deporte y Juventud.». Gainera, logotipo ofiziala jarri beharko da.

Logotipoa jartzeko jarraibideak kontsultatu daitezke Nafarroako Gobernuko web-orrian http://www.navarra.es/home_eu/Gobierno+de+Navarra/Simbolo+oficial/ eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

10.7. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak proiektua burutu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak onartzea.

10.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari.

Jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

10.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

10.10. g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

10.11. Diru-laguntzaren onuradunek argitaratutako obraren 3 ale aurkeztu beharko dituzte.

11. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

11.1. Oro har:

Oro har, behin entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, aurrekontuaren %50 egindakoan.

Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazio partzialetan eta bukaerako justifikazioan:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta, fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, eta egindako ordainketen frogagiriena, honako hauek adierazita: hornitzailea/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta osoa), ordainketaren data; zerrenda Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak eta egindako ordainketen frogagiriak, diru-laguntzaren helburua betetzen dela egiaztatzen dutenak.

c) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagiriaren bidez frogatuko dira. Zenbateko hori edo txikiagoa duten gastuen kasuan, berriz, fakturen bidez edo balio frogagarri bera duten gainerako dokumentuen bidez frogatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskaerarekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

11.2. Konturako ordainketa:

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazioetan:

a) Gastuen fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailea/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta osoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagiriak, diru-laguntzaren helburua betetzen dela egiaztatzen dutenak.

c) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, baliabide berekiekin, besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskaerarekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

11.3. Salbuespeneko izaeraz:

Salbuespenez, jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, emandako diru-laguntzaren %50 aurreratuta, gehienez ere.

Horretarako, entitateak Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari eskatu beharko dio, diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztuz: egoera-balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, ordaintzeko dauzkan gastuak eta jasotzeko dauzkan ordainketak, proiektuarekin lotutakoak.

12. Justifikatzeko epeak eta modua.

12.1. Aurreko atalean aipatutako ordainketa moduen artean zein aukeratzen den ere, diru-laguntzaren likidaziorako entitateek ondotik aipatzen diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte 2017ko azaroaren 25a arte (hori barne):

a) Egindako argitalpenaren hiru ale.

b) Horri 11.1. oinarrian adierazitako dokumentazioa ere erantsiko zaio.

Konturako ordainketaren bat egin bada, onuradunek abenduaren 29a arte (hori barne) izanen dute aurkeztu gabeko ordainketa egiaztagiriak aurkezteko.

Ordainketa partzialen edo konturako ordainketaren bat egina badago, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

12.2. Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

12.3. Egindako gastutzat joko da justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

12.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Halaber, ordainketaren justifikazioek proiektuko gastuaren zenbateko osoa jaso beharko dute.

13. Dirua itzultzea.

Onuradunak proiektua gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

14. Beste diru-laguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Bateraezina izanen da proiektu bera Nafarroako Gobernuaren deialdi batean baino gehiagotan aurkeztea.

14.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, ordainduko den zenbatekoa onartutako laguntza baino txikiagoa izanen da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

14.3. Nafarroako 2017ko aurrekontu orokorretan kontu-sail izenduna duten kultur entitateek ezin izanen dituzte laguntza hauek eskatu.

14.4. Diru-laguntza hauek, norgehiagokako araubidean, barne merkatuan bateragarriak dira, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 53.2.f artikuluak ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

16. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

17. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

III. ERANSKINA

Gardentasunari buruzko betebeharraren gaineko aitorpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1703415