2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa
Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du 2017ko otsailaren 15ean:
“Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ekainaren 17an emandako 746/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezarri zen, eta azaroaren 25eko 1425/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunak ezarri ziren.
Abenduaren 21eko 116/2016 Foru Aginduaren bidez, Foru Komunitatearen esparruan egun baliogabeak ezarri ziren, 2017an epeak konputatzeko, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 23ko 207/2016 Foru Aginduaren bidez, 2017ko lan egutegia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.
Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2017ko lan egutegia onestea Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileentzat.
Legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen 2017ko lan egutegia onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Ekainaren 5a: Mendekoste, herriko festa.
Uztailaren 25a: Santiago eguna.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen festen bezpera, jaieguna 12:00etatik aurrera.
Abuztuaren 24a eta 25a: San Joan Bataiatzailearen festak.
Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.
Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
Abenduaren 4a: Nafarroaren egunaren (San Frantzisko Xabierkoa) hurrengo astelehena.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberria.
2. Mendabiatik kanpo (Mankomunitatearen egoitza bertan baitago) lan egiten duten langileek festa har dezakete benetan lan egiten duten herrian, baita herriko festetako bi egunak ere, eguneroko lanak koherentzia izan dezan.
3. Urteko lanordu kopurua egiazko 1592 lanordukoa izanen da eta honela banatuko da:
a) Bulegoetako langileen ordutegia: Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Orobat, baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak. Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, itxita egonen dira udal bulegoak.
b) Familia-langileen ordutegia: Oro har, 8:30etik 14:30era bitarte lan eginen dute, eta horietako batek, berariaz, 8:30etik 12:30era bitarte.
c) Adierazi behar da herriko besten bezperan txupinazoa bota baino ordu bat lehenago arte lan eginen dela.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Mendabian, 2017ko otsailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.
Iragarkiaren kodea: L1702480