67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun azterlana, Gorraizko S.2 unitateko S.2.2 lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena

Idazki honen bidez aditzera ematen da 2017ko martxoaren 27an Eguesibarko Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batez onartu zuela Gorraizko S.2 unitatearen Xehetasun Azterketa, S.2.2. lurzatiari dagokionez.

Hasiera bateko onespena ematen da, baina honako hauek zehazturik:

–Lurzatiaren barneko eremu librerako aurreikusi den aparkalekuaren helburua, dokumentuaren txostenean ezezik, lerrokaduren 2. eta 3. planoetan ere agertu beharko da.

–Sestren 4. planoak jaso beharko ditu indarrean dagoen S.2 unitatearen Xehetasun Azterketan zehazturiko lurzatien mugen UTM koordenada topografikoak. Era berean, plataforma berrien koordenadek ere agertu beharko dute. Hain zuzen, ere koordenada horiek dira lurzatiaren mugak eta plataforma berrien koordenadak gurutzatzean sortzen direnak.

–Sestren 4. eta 5. planoekin batera, Xehetasun Azterlanean proposatutako barneko plataformen eta ZV.2.1 unitatearen eta S.2.1 lursailaren arteko intersekzioen zehaztapen grafikoak agertu beharko dira.

–Indarreko planeamenduak xedatutako egungo sestrak eta proposatutakoak alderatzen dituen dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

–Aldaketa egiteko proposamenari erantsiko zaio aurreikusitako hormei eta/edo ezpondei landareak jartzeko beharra, eraikuntzaren gaineko indarreko ordenantzaren 68. artikuluak xedatzen duen bezala.

Herritar orok aukera izanen dute txostena kontsultatzeko eta, hala nahi izanez gero, behar diren alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko epean.

Sarriguren, 2017ko martxoaren 28a.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1703830