2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Xehetasun azterlana, Erripako 5. poligonoko 23. lurzatikoa.
Behin betiko onespena
Odietako Udalak, 2017ko martxoaren 8an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen “Erripako (Odieta) 5. poligonoko 23. lurzatiaren xehetasun azterlana, eremu publikoa nahitaezko lagapen gisa definitzeko” espedientea, Eduardo Echeverría Goñik, Miren Bakarne Iragui Ollok eta Imanol Mikel Iragui Ollok eskaturik. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 62, 76, 74 eta 81.1 artikuluetan, indarrean den testuaren arabera, xedatua bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Erripan (Odieta), 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1703515