2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 1071. lurzatian.
Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2017ko martxoaren 27ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako katastroko 2. poligonoko 1071. lurzatiko xehetasun azterlana, Sakana Sociedad Cooperativa-k sustatua.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.
Lakuntzan, 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1703840