2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Aldaketa, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2017ko martxoaren 27ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen duen ordenantzako aldaketa.
Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Lakuntzan, 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1703839