67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2017an

Aditzera ematen da 2017ko maiatzaren 4an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Lan Kide Aurrezki Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bertzelako eratan (informazio gehiago udal webgunean: www.burlada.es).

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Burlatan, 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1703836