67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2017ko lan egutegia, Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileendako. Onespena

2017ko otsailaren 23an, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu Juan M.ª Albizu Anduezak ondotik hitzez hitz osorik heldu den Ebazpena eman zuen:

“Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen baitu.

Ikusirik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, izanik horiek ondoko hauek:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileek 2017an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 6a eta 7a: Sanferminak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Berriobeitiko Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte. Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.

Hirugarrena.–Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da uztailaren 6a eta 7a jai direla eta hiru egun daudela langileen eta Udalaren nahierara banatzeko. Horrek, beraz, egiazko 218 lanegun egiten ditu; 213 lanaldi osokoak eta 5 lanaldi murriztukoak.

Uztailaren 10, 11, 12, 13 eta 14a lanaldi murriztukoak izanen dira, 5:30 minutuko lanaldiarekin. Egun horietan oporrak hartzen badira, zenbat egun hartu dituen oporretarako, lanaldi murriztuko hainbat egun egin beharko ditu urteko beste uneren batean.

Laugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, abenduaren 28ko 91/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten dutenak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki oholean ere.

Berriobeitin, 2017ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1702461