67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana, Elizondoko 16. poligonoko 685. lurzatian (UE-6ko 2. lur-zatia) xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 685. lurzatiko (UE-6ko 2. lur-zatia) xehetasun azterlana, M.ª Luisa Mihura Sanzberrok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Baztanen, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1703852