67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Aresoko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 1/2017 espedientea eta hura 2017ko apirilean Aresoko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Ur Alguero Chivitek ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren martxoaren 21ko 19/2017 ebazpen bidez ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Aresoko Udaleko zinegotzi Asun Arratibel Onsalo andereak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, Kode Zibilaren 51. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Aresoko Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 21ean emandako 19/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako Asun Arratibel Onsalo zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko,

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Areson, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1703593