67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Udalaren 2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Arakilen, 2017ko martxoaren 16an.–Alkatea, María Paz Gonzalez Sagüés.

Iragarkiaren kodea: L1703522