67. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 21eko 5E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu honen bidez onesten dira Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak, artxibatze sistema propioa abiarazteko eta/edo finkatzeko.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 333757.

Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia, artxibatze sistema propioa abiarazteko eta/edo finkatzeko.

Deialdi honen xedea da arautzea nola eman Nafarroako toki entitateentzako diru-laguntzak, artxibatze sistemetan inbertsioak egiteko, ekainaren 10eko 50/2016 Foru Aginduarekin bat.

Iruñean, 2017ko martxoaren 21ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1703632