1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 21ean emandako 4E/2017 Foru Aginduarena. Haren bidez, “Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat 2017” diru-laguntzen deialdia onetsi zen.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 330242.
Deialdiak hauxe du helburu: diru-laguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko entitateei liburuak eta aldizkariak argitaratzeko, bai ohiko euskarrian (papera) bai euskarri elektronikoan, edo argitalpen diskografikoak, betiere edukiak artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak badira.
Obrak jatorrizkoak eta argitaragabeak izanen dira, eta 2017ko urtarrilaren 2tik azaroaren 25era argitaratuak, bi data horiek barne.
Iruñean, 2017ko martxoaren 21ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1704044