1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 16ko 2E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, “Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat” diru-laguntzen deialdia onetsi da.
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 330233.
Deialdiak hauxe du helburu: diru-laguntzak ematea argitaletxe eta profesionalei liburuak argitaratzeko, bai ohiko euskarrian (papera) bai euskarri elektronikoan, betiere edukiak jatorrizkoak eta argitaragabeak badira. Aurkezturiko liburuek genero hauetakoren batekoak izan beharko dute: eleberria, ipuinak, poesia, antzerkia, haur eta gazte literatura, komikia, saiakera eta giza zientziak.
Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1704042