1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
686/2017 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deklaratzen da bete gabe gelditu direla 7 lanpostu huts, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko, horiek lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdikoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 316/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko 7 lanpostu huts (A maila) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea.
2. Ebazpen hau Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, izendatutako epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1703566