66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

21C/2017 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako beste entitate batzuen jabetzako kirol ekipamenduak eta zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa eta entitate pribatuen hitzarmen kolektiboko luzapenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako beste entitate batzuen jabetzako kirol ekipamenduak eta zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa eta entitate pribatuen hitzarmen kolektiboko luzapenari buruzko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008235012003), aurrera-eraginari buruzko erregistro honetan 2017ko urtarrilaren 26an sartu zena, enpresaren Negoziazio Batzordeak aurkeztua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 14an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia Izaskun Goñi Razquin.

Kirol Ekipamenduak eta zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa eta entitate pribatuen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1702483