66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

311/2017 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko. Titulazio hauetako bat eskatzen da: Albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua edo Biokimikako gradua.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenaren bidez, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko. Titulazio hauetako bat eskatzen da: Albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua, edo Biokimikako gradua.

Azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenaren lehenbiziko oinarriak bekaren xedea ezartzen du, honela: graduatu ondokoentzako beka bat sortzea du xede deialdi honek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko, animalien eta landareen osasunari lotutako lanetan, bereziki denbora errealean polimerasaren kate-erreakzioaren teknikari lotutakoetan.

Bestetik, 4.e) oinarriak prestakuntza bekaren onuradunek bete beharreko baldintzetako bat ezartzen du, honela: titulu hauetako baten jabe izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua: Albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua edo Biokimikako gradua.

Gaur egun, titulazio berri batzuk daude, hala nola Mikrobiologiako gradua, eta titulazio horien ikasketa planek tituludunei aukera ematen diete Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenaren lehenbiziko oinarrian deskribatutako eginkizunak betetzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Mikrobiologiako gradua sartu nahi du deialdian parte hartzeko aukera ematen duten titulazioen artean, eta prestakuntza beka emateko prozedura berri bati hasiera ematea, onuradun izan daitezkeenek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpena aldatzea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala. Ebazpen horren bidez, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko. Titulazio hauetako bat eskatzen da: Albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua edo Biokimikako gradua.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 7an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko. Titulazio hauetako bat eskatzen da: Albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua, Biokimikako gradua edo Mikrobiologiako gradua

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpena aldatzen da, honela:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenaren izena aldatzen da. Hona testu berria:

“Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpena, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko. Titulazio hauetako bat eskatzen da: Albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua, Biokimikako gradua edo Mikrobiologiako gradua.”

2. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenaren eranskinaren 4.e) oinarria aldatzen da. Hona testu berria:

“e) Titulu hauetako baten jabe izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua: Albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua, Biokimikako gradua edo Mikrobiologiako gradua.”

3. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenaren eranskinaren 5.1 oinarria aldatzen da. Hona testu berria:

“1. Eskaera berriak aurkezten ahalko dira, edo Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpenarekin bat aurkeztutakoak aldatzen ahalko dira, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.”

Iragarkiaren kodea: F1703570