66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

517/2015 judizio arrunta 15/17 epaia

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 23an.

Nik, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñozek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 517/15 judizio arruntaren autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan (140/2015 prozedura monitorioaren ondoriozko autoak). Horien xedea, alderdiak, legelariak eta prokuradoreak goian ageri dira. Horiek horrela, epaia ematen dut, honako oinarri hauek dituena:

Epaitza:

baiesten dut Leache prokuradore jaunak, Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren izenean eta hura ordezkatuz, Navarpán SLren, José María Marcos Zorroza jaunaren eta José Antonio Torrens Oñate jaunaren aurka jarritako demanda, eta demandatuak solidarioki kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako kopuru hau ordaintzera:

–9.036,37 euro.

–7.220,10 euroren gaineko interesak, diruaren legezko interes tasa aplikatuta, 2015eko maiatzaren 5etik epai hau eman arte, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik osorik ordaindu bitartean.

–Navarpán SL kondenatzen dut BBVA SAri ordaintzera prozedura kostuak, baina horien gainean deus erabaki gabe Torrens eta Marcos jaunei dagokienez.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (Torrens jaunari dagokionez, epatu zen helbidean –edo, bestela, egitateak ikertzeko eginbideetatik ondorioztatzen den helbidean–; Navarpanen kasuan, ikertuko da konkurtso-egoeran dagoen, eta egoera horretan badago, konkurtso-administratzailearen bidez jakinaraziko zaio, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko ediktuen bidez jakinaraziko zaio, auzi-jartzaileak eskatuta, auzialdia bukatu baino lehen), eta aditzera eman bekie ez dela irmoa, eta apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela; errekurtso hori epaia jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean jarri beharko da epaitegi honetan, Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez.

Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/11 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiko gordailuen kontuan, non eta errekurtsogileak ez duen aitortua doako laguntza juridikoa izateko eskubidea (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, azaroaren 3ko 1/09 Lege Organikoaren bidez sartua; azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie, eta epaien liburuan jasoko da.

Publiko egitea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, justizia administrazioaren letraduak, horren fede ematen dut.

Eta Navarpán SL non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2017ko otsailaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1702226