66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Hirigintza-jarduerarako lizentzietarako udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientearen zenbakia: (000145-2017). Sustatzailea: UVE, S.A. Jarduera: Zerriendako nabe esperimentala (ezarpena). Tokia: Corellako errepidea, 4,5 km. (SKFren ondotik, 232. gunea) (38/31/1/1etik 9ra).

Tuteran, 2017ko martxoaren 17an.–Zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1703466