66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Jarduera sailkatua. Ezartzea

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Javier García González. Jarduera: Zerri-gizendegia. Tokia: Fiteroko 2. poligonoko 516, 330, 337, 338, 339, 340, 341, 342, 343, 344, 346, 347, 348 eta 2069. lurzatiak.

Fiteron, 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1703509