66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Aurrekontu itxietako eskubideen eta betebeharren deuseztatzea

Udalak, 2017ko martxoaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea eta, jendaurreko aldian erreklamaziorik egiten ez bada, behin betikoz, 1/2017 espedientea, betebehar aitortuen baja/deuseztatzeari buruzkoa, ordaindu gabe baitaude eta ekitaldi itxietakoak baitira; haien zenbateko nagusiak 757.680,89 euro (eskubideak) eta 753.805,09 euro (betebeharrak) dira eta 2008ko eta 2009ko ekitaldiei dagozkie.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jendearen esku jartzen da dagokion dokumentazioa. Epe horretan, interesdunek dokumentazioa aztertu eta beren eskubideak defenditzeko bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte (APAPEren 83. artikulua).

Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hori behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Elgorriagan, 2017ko martxoaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1703502