66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Urbanizatzeko proiektua 6. sektoreko UE 1 unitatean.
Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2017ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 6. sektoreko 1. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, herri honetako Hirigintzako Udal Planari baitagokio.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76.ari dagokionez ezarriari jarraikiz, espediente hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Kasedan, 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1703512