66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Borondatezko birzatiketa proiektua 6. sektoreko UE 1 unitatean. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2017ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 6. sektoreko 1. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 149.-155., 167.-169., 76., 74. eta 81. artikuluek eta horiekin bat heldu direnek hala agintzen baitute. Espresuki aditzera ematen da ezen jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Kasedan, 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1703511