66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Lurralde kontribuzioa. 2017ko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da aurtengo apirilaren 20an irekiko dela epea Jarduera Ekonomikoen gaineko 2017ko zerga borondatez ordaintzeko. Epea. Borondatez ordaintzeko azken eguna, aurtengo ekainaren 1a.

Caixa Banken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahalko da, aldez aurretik dagokion ordainagiria erakutsita, eta Udalaren www.berriozar.es web orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Berriozarren, 2017ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1703514