1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 15ean emandako 14E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez toki entitateentzako diru-laguntza deialdi bat onesten da, gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratze prozesuetan laguntzekoak banatzeko.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 335598.
Lehena.–Onuradunak: Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateak.
Bigarrena.–Xedea: Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoei erraztasunak ematea gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratze prozesuetan laguntzekoak kudeatu ditzaten. Laguntza horiek gabezia ekonomikoak edo/eta sozio-sanitarioak dituzten pertsonentzat izanen dira, zailtasun handiak izaten baitituzte ostatu, energia, nutrizio, osasun eta hezkuntza arloko oinarrizko beharrak berehala asetzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 14E/2017 Foru Agindua, martxoaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, toki entitateentzako diru-laguntza deialdi bat onesten duena gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratze prozesuetan laguntzekoak banatzeko.
Laugarrena.–Zenbatekoa: Deialdi honetarako, guztira, 2.000.000 euroko kreditua bideratu da, 2017ko gastuen aurrekontuko “Gizarte larrialdietako laguntzak” izeneko 900003 91600 4609 231503 kontu-sailaren kargura.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko martxoaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1703491