65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 9ko 97/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar espezifikoak dituzten familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten da eta horretarako gastua egiteko baimena ematen da 2017. urterako, adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 340289.

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 4tik azaroaren 2ra arte.

Norentzat:

Seme-alaba adingabeen ardura guztia beren gain duten pertsonak.

Senar-emazteak edo bikote egonkorrak, laneko arrazoiak direla-eta, bietako bat 2017an 240 egunez baino gehiagoz Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizi denean, betiere destinoko herria ohiko bizilekutik gutxienez 200 kilometrora badago.

Senar-emazteak edo bikote egonkorrak, baldin eta genero indarkeriagatik elkarrekin bizi ezin badira edo kide bat espetxean badago gutxienez 6 hilabetez etengabe 2017an.

Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuak dauden pertsonak, bi urteko antzinatasunarekin gutxienez.

Iruñean, 2017ko martxoaren 20an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1703886