65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Garapen Ekonomikorako kontseilariak martxoaren 23an emandako 52/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez aldatu egiten da Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Agindua, hots, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri eta 2017ko laguntzetarako deialdia onetsi zuena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index): BDNS identifikazioa: 339780.

Lehena.–Onuradunak.

Onuradun izan daitezke ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresak, lantokia Nafarroan badute eta lantoki horretan diruz lagungarriak diren jardueretan aritzen baldin badira.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da enpresek industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak egin ditzaten bultzatzea, haien lehiakortasuna eta eskualdekoa handituko dituen dinamizazio teknologikoa bultzatzeko asmoz.

Halaber, ezagutzaren transferentzia bultzatu nahi da enpresen eta zentro teknologiko, unibertsitate eta ikerketarako erakundeen artean, I+G proiektuak elkarrekin eginez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

52/2017 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Agindua aldatzen duena; foru agindu horren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri eta 2017ko laguntzetarako deialdia onetsi zen.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Agindua, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezartzen duena.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6837/Ayudas-para-realizar-proyectos-de-I-D-Convocatoria-2017.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 12.000.000,00 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Honako hauek dira deialdi honetan diru-laguntza jaso dezaketen I+G proiektu motak:

–Enpresa baten banakako proiektuak.

–Bi enpresaren edo gehiagoren arteko lankidetza proiektuak.

–Ezagutza transferitzeko proiektuak, enpresa baten edo gehiagoren eta ezagutza ikertu eta zabaltzen duen erakunde baten edo gehiagoren arteko lankidetzaren bidez egiten direnak.

Iruñean, 2017ko martxoaren 23an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1703766