65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaroetan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Mankomunitateak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Erabaki hori 2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2017ko martxoaren 6an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

ARAUA, SAKANAKO MANKOMUNITATEAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAN IZENA EMAN EDO MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA (2017. URTEA)

Oinarria

1. artikulua.

Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua.

Prezio publikoak galdatuko dira, Mankomunitateak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua.

Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen-ematea edo matrikula egitean.

Hala bada, prezio publikoa ordaintzera behartuak daude jardueraren onuradun direnen guraso, tutore edo adingabeen legezko ordezkariak.

4. artikulua.

Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua.

Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua.

Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen dute.

TARIFEN ERANSKINA

–Igeriketa, dibertsitate funtzionala duten pertsonendako: 0,00 euro.

–Pala txapelketa, emakumeendako (bikotea): 0,00 euro.

–Udako campuseko futbola: 45,00 euro.

–BTTko irteera. Autobusa: 10,00 euro.

–Herri lasterketa:

  • Txip horia: 6,00 euro; txip zuria: 7,00 euro.
  • Azken 10 egunetan: Txip horia: 8,00 euro; txip zuria: 9,00 euro.
  • Egunean bertan: Txip horia: 10,00 euro; txip zuria: 11,00 euro.

–Mendiko eskia: 8,00 euro.

–Aizkolari eskola: 55,00 euro.

–Xakea: 5,00 euro.

–Triatloi eskola (uda): 40,00 euro.

–Musikaterapia: 50,00 euro.

–Eskalada ikastaroa: 39,00 euro.

–Uretako sorosle ikastaroa: 440,00 euro.

–Eskolako igeriketa: 47,00 euro.

–Atletismo eskola, emakumeak: 50,00 euro.

–Piragua ikastaroa: egun bat, 5,00 euro; hiru egun, 10,00 euro.

–Espeleologia ikastaroa: egun bat edo bi, 5,00 euro.

–Megafonia lagatzea: 30,00 euro (Mankomunitateko Udalak izan ezik). Fidantza: 200,00 euro.

–Bideo-proiektagailua lagatzea: 40,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1702776