65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa 2017. urterako. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. 2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2017ko martxoaren 3an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. 2017. URTEA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, entitate publikoak bere eskumeneko agiriak tramitatzeagatik sortzen den jarduerak eratzen du zerga-egitatea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, entitate publikoak bere eskumenekoa den edo izan behar duen edozein agiri egiteko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Entitate publikoak egiten dituen edo bere eskumenekoak dituen agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Salbuespenak

5. artikulua. Tasak ordaintzetik salbuetsiak daude, edozein entitate publikoan gizarte prestazioak eskatzeko edozein agiri tramitatzen duten erabiltzaileak.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honetako tarifak haren 1. eranskinean agertzen direnak dira, eta hona hemen kontzeptuak:

–Fotokopiak.

–Txartelak.

–Ziurtagiriak.

–Konpultsak.

–Ordainagirien eta beste batzuen kopiak.

–Kudeaketa eta diru-bilketa arauak.

7. artikulua.

1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkezten denean, eta entitate honen bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Zigilu ofizialaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen langileak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

8. artikulua. Entitate publikoaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek ematen dituzten zigilu ofizialaren agiri guztiak zenbatuko dituzte, eta Diruzaintzan egunero diru-sarrerak eginen dituzte dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Entitate publikoaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura dutenak eta Diruzaintzako langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

I. ERANSKINA

Agiriak eman eta tramitatzea

–Fotokopiak (espedienteen tramitazioa): 0,10 euro.

–Fotokopiak DIN A4: 25 orri baino gehiago badira, 0,20 euro unitatea.

–Fotokopiak DIN A3: 10 orri baino gehiago badira, 0,30 euro unitatea.

–Txartelak: 3,01 euro.

–Ziurtagiri ofizialak: 3,01 euro.

–Konpultsak: 25 orri baino gehiago badira, 1,50 euro.

–Ohar soila, Jabetza Erregistrokoa: 13,03 euro.

Iragarkiaren kodea: L1702740