65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KOKORIKO MENDIETAKO BILTZARRA

Biltzarraren aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Kokoriko Mendietako Biltzarrak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea gastuen gaineko araua betetzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2016ko ekitaldiari dagokiona.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez bertze deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Biltzarrak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Elgorriagan, 2017ko martxoaren 17an.–Burua, Juan Miguel Suquilvide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1703433