65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingoko Udalak, 2017ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, 2017ko martxoaren 16an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1703400